ARAU SUBSIDIARIOAK
Agenda 21 egitasmoaren barnean, Hiri Antolamendu arauak berrikusi beharra aipatzen zen. Izan ere, herri kaskoan lur eraikigarriak agortuta daude, Altzagaraten badago oraindik zerbait eraikitzeko, gutxi halere. Baserriak ere hustutzen ari dira, eta arau subsidiario hauetan planteatu beharko litzateke baserrietan etxebizitzak ateratzeko aukera.
Hori horrela Altzagako udalak martxoaren 12an eginiko bilkuran Hiri Antolamendu arauak aldatzeko kontratoa esleitzea erabaki du eta aukeratutako enpresa Hoz y Fontan Arquitectos S.L. taldea izan da.