ARGI INDARRAREN TENTSIOA GUTXITZEKO TRESNA
Tentsio finkagailu bat jarri da, eta honen eginkizuna faroletako tentsioa jaistea da, %30 bat arte. Abenduan jarri da martxan aparailu hau, eta probak egin dira; gaua luzeena den unean egin dira probak, eta egun bakoitzeko 13,5 KW aurrezten dela egiaztatu da, hau da, bi familiek egun batean gasta dezaketen argindar kopurua aurrezten da. Tentsioa jaistearekin faroletako argia antzekoa da.Aldi berean Altzagako Agenda 21eko Ekintza planean jasota zegoen helburuetako bat betetzea lortu da