ANTTON IBARGUREN-EN OMENEZKO IBILALDIA
Uztailak 13, igandea
Datorren uztailaren 13an, Antton Ibargurenen heriotzaren 19. urteurrena dela eta, bere omenez aurreko urteetan egin ohi den bezala, mendi ibilaldi bat antolatu da.
Aurtengoan BELABIETAKO BIRA egingo da ( zailtasunik ez duen 2 ½ - 3 orduko txangoa).
Lora sorta eskaintza egin ondoren, irteera Altzagatik goizeko 8etan izango da.
Ohitura den bezala ondoren lagunarteko bazkaria egingo da (bertaratzeko asmoa duzuenontzat Altzagan Artea Elkartean izena emateko orria jarriko da, edo udaletxera deitu 943883737).
Altzagan, 2008ko uztailak 1