altzagako udala

2018KO EGUTEGI FISKALA

artea(e)k bidalita I , 2018-01-21 20:25(e)an.

­Altzaga Udalerriko zergadunei jakinarazten zaie 2018ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala, eta bertan diru-sarrera horien ordainketa egiteko epeak ezar­tzen dira:      

— Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga:
Borondatezko epea: ­otsailaren 15etik apirilaren 30ra.
Kargu data: mar­txoak 2.
— Ura:
*  2017ko 4. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: ­otsailak 20tik apirilaren 30era.
Kargu data: apirilaren 3an.
*  2018ko 1. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: maia­tza­ren 18tik uztailaren 30era.
Kargu data: uztailaren 3an.
*  2018ko 2. hiruhilabetea:
Abuztuaren 20tik urriaren 30erara.
Kargu data: irailaren 3a.
*  2018ko 3. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: urriaren 20tik abenduaren 20ra.
Kargu data: azaroaren 5ean.
— Estolderi tasa:
*  2018ko urtea:
Borondatezko epea: urriaren 20tik abenduaren 20ra.
Kargu data: azaroaren 5ean.
— Zabor bilketa:
*  2018ko 1. seihilabetea:
Borondatezko epea: maia­tza­ren 20tik uztailaren 30era.
Kargu data: uztailaren 3an.
*  2018ko 2. seihilabetea:
Borondatezko epea: urriaren 20tik abenduaren 20ra.
Kargu data: azaroaren 5ean.
— Landa-hirilur gaineko Zergaren Ordainaldiaren buruzko:
Borondatezko epea: maia­tza­ren 15etik ekainaren 30era.
Kargu data: ekainaren 30ean.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga:
Urriaren 1etik azaroaren 10era.
Kargu data: azaroaren 10ean.
a)  Jendearen­tzat agerian jarrita dagoen tokia: Idazkari­tza-bulegoan.
b)  Azter­tzeko epeak: Lehen aipatutakoak.
c)  Desadostasuna ager­tzeko epea: Ordainketa egiteko borondatezko epealdia amaitu eta hurrengo egunetik hastia zenbatutako hilabeteko, aurkeztu beharrekoa den berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztuta.
d)  Errekur­tsoa aurkeztu behar zaion organoa: Alkate-Udalburua.
e)  Errekur­tsoa aurkezteko tokia: Udale­txeko Sarrerako Erregistroa, bulego-orduetan.
f)  Errekur­tsoa aurkeztearen ondorioak: Aipatutako 2/2005 Foru Arauak 23.1. artikuluan xedatuak.         

g)  Ordain­tzeko epea: Egutegi fiskal honetan ager­tzen dena.
h)  Ordain­tzeko era: Helbideratutako ordainagiriak, zuzenean kargatuko dira bezeroak emandako Banku edo Aurrezki Kutxa­ren kontuan.
Helbidera­tzeke daudenei dagokienez,zorretan dutena ordain­tzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bertara bidaliko zaie, ohiko postaz.
Ordainketa, ondoko erakunde lagun­tzaileen edozein bulegotan eta beraiek zehaztutako ordutegietan egin daiteke Kutxa­bank, Euskadiko ­Kutxa, BBVA, Banco Sabadell-Guipuzkoano edota Internet bidez www.­Altzaga.eus webgunearen bitartez.
Agiri hori eskura ez izanez gero, zordunak edo haren ordez ordaindu nahi duenak, Zergabilketa-bulegoan eskatuko du agiria borondatezko ordainaldiaren barruan.
Borondatezko ordaindaldi-epea ordaindu gabe pasatuz gero, zorrak premiamendu-jardunbidez eskatuko dira, eta premiamendu-jardunbidez eskatuko dira, eta premiamendu-gainkargua, atze­rapenaren interesak, eta, hala balegokie, sor litezkeen kostuak gehituko zaizkie.
­Altzaga, 2017ko abenduaren 19a.—Alkatea