altzagako udala

Babespeko etxebizitzak erosi ahal izango dituztenen hirugarren zozketa deia


Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala



66. zenbakia

Data 1998-04-08

4787 orria



7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ALTZAGAKO UDALA

Babespeko etxebizitzak erosi ahal izango dituztenen hirugarren zozketa deia



Enkante deialdia


Altzagako Udaleko 3. Lehiaketa Publikoaren deialdia Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio eremuan babes ofizialeko etxebizitzak erosi ahal izango dituzten pertsonen selekziorako.


Udal Batzarreak 1998ko martxoaren 25ean ospatutako bilkuran onetsiak, 3. Lehiaketa arautuko dituen Baldintza Pleguak, Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio eremuan babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituen promotoreari, Altzagako Udalak aipaturiko etxebizitzak erosteko proposatuko dizkion pertsonen selekziorako, plegu hau jendaurrean egongo da zortzi eguneko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, aztertzeko izan daitezen eta kasua balitz, beharrezkoak diren erreklamazioak aurkeztearren.


Aldi berean lehiaketa publikoa iragartzen da, halare lizitazioa eten egingo da, beharrezkoa bada, pleguen aurkako erreklamaziorik agertuz gero.


1. Esleituko uden erakundea.


a)Erakundea: Altzagako Udala.


b)Espedientea bideratzen duen saila: Idazkaritza.


2. Kontratuaren helburua.


a)Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio eremuan babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituen promotoreari Altzagako Udalak aipaturiko etxebizitzak erosteko proposatuko dizkion pertsonen selekzioa.


3.Dokumentazio eta informazioa eskuratu.


a)Altzagako Udaletxean 883737 eta 881170 telefonoetan.


4.Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.


a)Altzagako Udaletxean 26 egun natural iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.


b)Aurkezteko beharreko dokumentazioa: Baldintzen pleguan agertzen dena.


c)Aurkeztu behar den lekua: Altzagako udaletxean bulego orduetan.


Altzaga, 1998ko martxoak 26.—Alkateak.


(27) (3146)