Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
141. zenbakia
|
Data 1997-07-28
|
11097 orria
|
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ALTZAGAKO UDALA
Hiri Antolamenduko Arauen 1. Jardun Unitatean eraikiko diren etxebizitzen erosleak hautatzeko lehiaketa
ALTZAGAKO UDALA Enkante deialdia
Altzagako Udaleko 2. Lehiaketa
Publikoaren deialdia Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio eremuan babes
ofizialeko etxebizitzak erosi ahal izango dituzten pertsonen selekziorako.
Udal Batzarreak 1997ko uztailaren 16ean ospatutako bilkuran onetsiak, 2. Lehiaketa
arautuko dituen Baldintza Pleguak,Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio
eremuan babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituen promotoreari, Altzagako Udalak
aipaturiko etxebizitzak erosteko proposatuko dizkion pertsonen selekziorako, plegu
hau jendaurrean egongo da zortzi eguneko epean iragarki hau Gipuzkoako
ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, aztertzeko
izan daitezen eta kasua balitz, beharrezkoak diren erreklamazioak aurkeztearren.
Aldi berean lehiaketa publikoa iragartzen da, halare lizitazioa eten egingo
da, beharrezkoa bada, pleguen aurkako erreklamaziorik agertuz gero. 1.
Esleituko duen erakundea. a) Erakundea: Altzagako Udala. b)
Espedientea bideratzen duen saila: Idazkaritza. 2. Kontratuaren helburua.
a) Altzagako Arau Subsidiarioetako 1. aktuazio eremuan babes ofizialeko
etxebizitzak eraikiko dituen promotoreari Altzagako Udalak aipaturiko etxebizitzak
erosteko proposatuko dizkion pertsonen selekzioa. 3. Dokumentazioa eta
informazioa eskuratu. a) Altzagako Udaletxean 883737 eta 881170
telefonoetan. 4. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua. a)
Altzagako Udaletxean 26 egun natural iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI
OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.
b) Aurkezteko beharreko dokumentazioa: Baldintzen pleguan agertzen dena.
c) Aurkeztu behar den lekua: Altzagako udaletxean bulego orduetan.
Altzaga, 1997ko uztailak 17. Alkateak. (53)(7404)