Torremendia etxeko pixu bat errentan emango du Udalak. Deialdia Goierrin erroldatutako biztanleei zuzenduta dago. Helburua, "beharra dutenei etxebizitza bat ematea" da. Horretarako, merkatuko preziotik behera dagoen alokairuan jarriko da, bost urteko eperako. Baldintza nagusiak, Goierritarra eta adinez nagusia izatea, edota beste etxebizitza baten jabe ez izatea dira. Baina Udalak herrikoa bertakoa izatea eta euskaraz jakitea ere baloratuko ditu. Eskaerak, irailaren 5a bitarte aurkeztu daitezke.Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskariak baloratuko dira.