altzagako udala

Enpresa

KAM Telekomunikazio Aholkularitza

KAM Telekomunikazio Aholkularitza teknologia berrien eremuan murgilduta diharduen enpresa da, bai produktu berriak sortuz, bai besterenak aplikatuz eta bai eskaintzaren gaineko aholkularitza eskainiz.
Linux eta Windows2000ren gainean eraikitako LAN sare, intranet eta zerbitzuen eraikuntza da KAMen beste lan arloetako bat, eta horretan aritua da Bic-Berrilan, Oarsoaldea S.A. eta Irungo Lasallerentzat, besteak beste.
Telekomunikazioen arloan telefonia, kable eta wireless bidezko konexioak eratzen edo zuzentzen aritua da Obe-Hettich, Oarsoaldea S.A., Pasaiako Udala eta Hernaniko Udalarentzat, esaterako.
Webgintzari dagokionean, berriz, Oarsoaldea S.A., Lezoko Udala, EHKME elkartea, SEI elkartea eta beste hainbatentzat aritu edo ari gara lanean.
Irakaskuntza lanetan ere aritu izan gara behin baino gehiagotan, Interneti buruzko oinarrizko ikastaroetatik hasi eta weberako aplikazioen diseinuraino (Lanerako Prestakuntza ikastaroa: weberako irudigintza, ASP eta PHP4).
Honako hauek dira gurean eskaintzen ditugun zerbitzuak, labur-labur:
  • Telekomunikazio nahiz Informazioaren Teknologiei buruzko aholkularitza.
  • Sareen dizeinua eta eraikuntza (sare lokalak, intranetak, sare inalambrikoak, e.a.).
  • Internet nahiz Intranetetarako aplikazioen sorkuntza.
  • Linuxen gaineko sare eta zerbitzarien instalazioa eta mantenua.
  • Langileentzako alor honetako prestakuntza ikastaroen antolaketa.
  • Webgune dinamikoen diseinua.
Address:
Astigarraga bidea, 2. (Mamuteko bulego eraikina)
Posta kodea:
20180
Herria:
Oiartzun
Telefonoa:
943260479
Email:
netkam@netkam.com
Fax:
943260512
Egiguzu bisita gure orrian:
 
Syndicate content